XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E) HERIOTZA PSIKOLOGIAREN IKUSPEGITIK

HILTZEA ETA NORBERA HILTZEA

Ondoren garatzen den arazoa ezin da behar bezala ulertu lehenbizi hiltzearen eta norbera hiltzearen artean bereizketa egiten ez bada.

Hiltzea organismoari (giza organismoari) jaiotzen denez gero gauzatzen zaion gertaera biologikoa da, baina horretaz subjektuak agian esperientzia izango du, edo agian ez. Hiltzeko esperientziarik ez badu, subjektua hil egiten da, baina norbera hil gabe. Lehen kasuan berriz, subjektuak esperientzia duenean, norbera hilez hiltzen da.

Hasieran esan dezagun subjektua organismoaren funtzio bat dela eta horren bidez testuinguru-iharduerak burutzen ditu (sinbolikoak) eta gainera besteen ihardueren hartzaile da. Subjektua, nolabait esan, organismoaren zati da, eta ez bereizitako beste gauza bat.

Horri esker izaten diren edo izanarazten ditugun gertaerak esperientzia gisa prozesatzen dira (subjektuaren esperientzia gisa). Ondorioz, esperientzia oro kategoriari dagokionez bihurkaria da; autoesperientzia da.

Informazioak norberari erreferentzia egiteko gaitasun hori ez du oraindik protosubjektu edo jaio berriak.